Gantz-azido ase

Gurinaren gantzak gantz-azido aseek osaturik daude

Gantz-azido aseak[1] kate luzeko azido karboxilikoak dira, eta ez dute lotura bikoitzik karbono atomoen artean.[2] Lipidoetan agertzen dira, oso gutxitan aske, eta ia beti glizerola esterifikatzen dute (batzuetan beste alkoholak). Oro har, kate linealekoak dira, eta karbonozko atomo pare bat dute.[3] Honen arrazoia eukariotoen metabolismoan, gantz-azidozko kateak sintetizatu eta azetato unitateak gehituz edo ezabatuz degradatu egiten dira.[4] Salbuespenak daude; izan ere, hausnarkarien esnean eta koipean karbono atomoen kopuru bakoitiko gantz-azidoak daude, errumenaren bakterio-metabolismotik eratorriak, baita landare-lipido batzuetan ere, olioak lortzeko erabili ohi ez direnak. Gantz-azido asetatik, nabarmendu behar da asegabetatik bereizten direla karbono atomo biren arteko lotura guztiak sinpleak direla, gantz-azido aseetan, berriz, lotura bikoitzak agertzen dira.

Kate hidrokarbonatua hidrogenoz beteta dute, eta, beraz, euren karbono-atomoen arteko lotura guztiak sinpleak dira, lotura bikoitzik gabeak, eta, beraz, molekularen egitura zuzena da. Gantz-azido aseak ohikoagoak dira animalietan. Euren homologo asegabeek baino urtze puntu altuagoa dute, eta, beraz, solidoak dira giro-tenperaturan.

Azido palmitikoa, azido estearikoa, azido miristikoa edo azido lignozerikoa gantz-azidoen adibide batzuk dira.

Gantz aseak, lipido mota bat, hiru gantz-azido asek eta glizerol molekula batek osatutako triglizeridoak dira.[5]

  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  2. (Gaztelaniaz) Fundamentos de alimentación saludable. Universidad de Antioquia 2006 ISBN 9789586559904..
  3. (Gaztelaniaz) Macarulla, José M.; Marino, Aída. (1994). Cuestiones sobre biomoléculas. Reverte ISBN 9788429173420..
  4. (Gaztelaniaz) Yúfera, Eduardo Primo. (1995). Química orgánica básica y aplicada: de la molécula a la industria. Reverte ISBN 9788429179545..
  5. (Gaztelaniaz) Baker, Arnie. (2002-1-11). Medicina del ciclismo. Editorial Paidotribo ISBN 9788480195867..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search